Oinarrizko 10 arauak genero indarkeriarik ez onartzeko.

 

1.  MAITE ZAITUDALAKO, PAREKO NAHI ZAITUT

2. ERASOA EZ DA INONDIK INORA ERE NORMALA, EZ FISIKOA, EZ SEXUALA, EZ PSIKOLOGIKOA.

3. EZ DAGO ERRESPETU GABEKO MAITASUNIK

4.  BETI DAGO EZ ERASOTZEKO AUKERA

5. MAITASUNAK GEHITU ETA BIDERTU EGITEN DU

6. INDARKERIA EZ DA GAIXOTASUNA

7. MAITASUNA EZ DA INDARKERIAREN ANTIDOTOA

8.  INDARKERIA JASATEAK EZ DU INOLAKO MERITURIK

9. MAITASUNAK EZIN DU DENA LORTU

10. INDARKERIA EZ DA HUSKERIA


“Emakume kolonizatuak”

Indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, Alternatiba taldekoek “Mujeres colonizadas” kanpainia egin dabe.

La pinta, La Niña eta La Santa Maria, Kolonek bere aurkikuntzan erabili zituen itsasontziak izan ziran. Irudi honetan, erlazio ironiko bat ezarri nahi dabe Amerikaren eta emakumeen gorputz eta bizitzen kolonizazioen artean.

-”La Santa Maria” eleiza katolikoarekin lotura zuzena dau, sakrifizio eta erruarekin, emakumeak beraien gorputzaz eta sexualitateaz ez disfrutatzera derrigortzen dauz. Eleiza horrek, gu kolonizatzen saiatzen dana kanpainia anti-abortoen bitartez, gure aukera sexualaren askatasuna eztabaidatuz edota beraien bikoteen eskuz hil diren emakumeak isilduta.

-”La niña” emakumeen aurka dauden indarkeria motak jaso nahi dauz. Txikitatik jasotzen doguz, egin behar doguzan gauzak esanez, izan behar doguna eta izan ahal doguna erabakiz.

-”La Pinta”, azkenik, emakumeengan dauden edertasunaren mandatu patriarkal guztiak erakusten dauz, esklabizatzeko eta emakume ezinezkoaren modeloan uniformatzeko saiakeran, beti besteentzako desira bezala.

Barregarria ala mingarria?

Badagoz interneten hainbat argazki eta baita bideoak ere, emakumeei ez deuskuela leku oso onean ixten. Egia esanda, batzuk, nahiko matxistak dira eta baliteke emakume edo neska batzuk minduta sentitzea.

Hona hemen, argazkia:

Emakumeekin bakarrik ez da gertatzen, kasu honetan ere mutilen “burmuina” aztertu dute:

Emakumeak vs. Gizonak

Guztiok dakizuenez eta blog honetan ere asko errepikatu dogun gauza da, ez legokeela desberdintasunik egon behar gizon eta emakumeen artean. Baina, emakumeak eta gizonak oso desberdinak gara eta ez dogu modu berdinean jokatzen.

Bideo honetan gizon eta emakumeen arteko desberdintasun horiek ikusten dira: http://www.youtube.com/watch?v=y-SOsmeuAk0

Politikariek ere, honen alde.

Bariku honetan, azaroak 25, INDARKERIA SEXISTAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatu zen. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak gogoratzeko eguna da hau, eta bere helburua gizartea egoera honetan inplikatzea eta behingoz indarkeria era honekin amaitzea da. Gure gizartean, arazo handienetariko bat, genero indarkeriaren erruz hiltzen diren emakumeen kopuru handia da. Urte honetan, badira 50 emakume baino gehiago beraien bikoteak hilda agertu direnak. Gaur egun, gure herrialdean 32.000 emakume baino gehiago tratu txarren aurkako salaketak jarri izan dituzte. Horregaitik, asko dira tratu txarren aurka egiten diren kanpainiak baina hala ere ez dute aldaketa handirik eragiten. Telebistan, sare sozialetan, zineman etab. agertzen dira, biktimak eta euren familiak erasotzailearen aurka jokatzera bultzatzeko asmoarekin.

Urte honetan kanpainia berria ‘No te saltes las señales. Elige vivir’ da, eta biktimak indarkeriari aurre hartu behar diola aldarrikatu nahi du. Azken urteetan, gero eta kanpainia gehiago egiten ari dira, beraz, garrantzi txikia izatetik gure egunerokoan leku handi bat izatera pasatu da. Emakumeen aurkako indarkeria, bikotaren gauza bat izatetik, jendearen kontzientzia bihurtu da, arazo sozial den moduan, amaiera jarri behar diogulako.

Honi buruz, bideo bat aurkitu dogu: http://www.youtube.com/watch?v=I4pnZbqhfOA

Ez ahaztu gizonek ere genero indarkeria jasaten dabela.

Ez dugu ahaztu behar emakumeek ez ezik, gizonek ere jasaten dabela genero indarkeria euren bikotearengandik. Egia da, kopurua askoz ere txikiagoa dela eta gitxi entzuten direzan kasuak direla, baina egoera hauen aurrean ez dogu inoiz ere pasatzen utzi behar.

Hurrengo argazkian azken urteetan egindako estatistika ikusi daikezue, eta bertan, emakumezkoen zein gizonezkoen heriotza egoera agertzen da. Gizonena nahiko berdintsu jarraitzen dau urteetan zehar baina emakumeena aldiz, heriotza tasa igotzen jarraitzen du. Gainera, urte batzutan haien arteko diferentzia bikoitza izan da, esate baterako 2004. urtean.

Gaur, indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna

Gaur, 2011ko azaroaren 25 an, gure ikastolan, hau da, Kirikiñon INDARKERIA SEXISTAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dogu urtero bezala.

Alde batetik emakumeek eta neskek pairatzen dituzten indarkeria mota guztiak salatuz, eta bestetik indarkeriarik gerta ez dadin lan egiteko konpromisoa hartuz. Hori dela eta ikastola guztiak zera aldarrikatu nahi du:

1) Emakume eta neska guztien eskubideak errespetatuko eta errespetaraziko ditugula.

2) Emakumeek jasotzen duten edozein indarkeriari, fisiko zein psikikoa, aurre egingo diogula.

3) Elkartasunean eta errespetuan oinarritzen diren harremanak bultzatuko ditugula.

4) Elkarrizketan eta laguntasunean oinarritutako eredu eta mezuak erabiliko ditugulako.

Gaur egungo egoera komic-etan.

Emakumeen eta gizonen arteko soldaten aldea

 

Emakume eta gizonen arteko soldata aldea, prestakuntza handiko lanpostuetan, %31,8koa da, sexuen arteko batezbezteko 20.215,8 eurokoa, hain zuzen ere. Sexuen arteko soldaten diferentzia handiagoa da eta erakuntzaren kasuan %40,8ra irits daiteke.

Baina esan beharra dago gai hau hobetuz doala urteetan zear, soldaten arteko aldea gero eta txikiagoa dalako, baina guztiok dakigunez oraindik lan handia dagoela egiteko egoera hauei aurre egiteko.

Hemen daukazue honi buruzko adibidea, badakigu ingelesez dagoela baina ondo ikusten da zalatu nahi dogun egoera. Espero dogu erabilgarria izatea.

 

Beldur Barik!

BEDINSAREAK, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako eta Berdintasunaren aldeko Euskadiko udalen sareak antolatutako lehiaketa da Beldur Barik.

Lehiaketa honen helburua oraingo honetan, errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeriari tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatu nahi ditu lehiaketak.

Gu, Cristina eta Ainara, Kirikiño ikastolako ikasleak, gure IKT-ko taldearekin parte hartu dugu lehiaketan. Emakumeen eta gizonene arteko berdintasunean oinarritutako bideo bat grabatu dugu. Bertan, antzerki moduko baten bidez adierazten doguz gure ideak eta baita egoera matxistak zalatu ere. Gora berdintasuna Kirikiño ikastolan!

Bideoa ikusi nahi badozue sartu hurrengo orrialdean: http://www.beldurbarik.org/2011/11/nor-da-nor-beldurbarik/ eta botoa emotera animatzen bazarie, bakarrik erregistratu beharra daukazue. Eskerrik asko guztioi!